Konponbideak

Adapta konponbideak

Itzulpen Memoria eta Terminologiaren Kudeaketa

Itzulpen memoria tresna bat da, itzultzaileak egindako itzulpenak gordetzen eta berrerabiltzen dituena terminologia kudeatzeko software baten laguntzarekin. Alegia, dokumentu berean edo besteren batean dagoeneko itzulita dauden esaldiak agertzen badira, itzulpen memoriak hauteman egiten ditu eta automatikoki aurkezten dizkio itzultzaileari, hark onar ditzan.

Horrela, eduki bat itzuli ondoren, ez dago berriz itzultzeko beharrik.

Horri esker errepikapenak saihestuko dituzu eta % 80 arte aurreztu ahal izango duzu, aurrez egindako itzulpenak berrerabilita.

Bitartekaritza ezabatzea

Itzulpen enpresa handiek lanak azpikontratatzen dizkete Adapta bezalako enpresa bizkor eta eraginkorrei, eta horrek itzulpenaren kostua handitzen du.

Zergatik areagotu fakturaren kostua, itzulpen berbera izan badezakezu diru gutxiagoren truke? Zergatik ordaindu gehiago, zuzenean gu kontratatzeko aukera baduzu?