Adapta zerbitzuak

Itzulpenak, Maketazioa eta Lokalizazioa

Adaptak askotariko hizkuntzak menderatzen dituzten profesional talde bat du, ingeniariz, hizkuntzalariz, garatzailez eta diseinatzaile grafikoz osatutakoa, eta zure zerbitzura jartzen du, zure negoziorako konponbiderik egokiena eskaintzeko.

Arlo industrialean dugun esperientziari esker, askotariko proiektuak egin ditzakegu; besteak beste, automata programagarri bat kontrolatzeko programaren jarraibideekin batera datozen iruzkinak itzultzea (automataren fabrikatzaileak garatutako editore bera erabiliz), edo automatizazio-sistemen integratzaileek garatutako softwarea (interfazea, sareko laguntza, baliabideen fitxategiak, inprimatutako eskuliburuak) itzultzea eta nazioartekotzea, baita kudeaketa software bat lokalizatzea ere.

Nola?

Bidali itzulpenaren baldintzak, hizkuntza, formatua eta plataforma, eta gu arduratuko gara gainerakoaz.

Oso teknikoak ez diren irakurleei zuzenduta dagoen eta tonu dibulgatzailea duen liburuxka batetik, tresnetako teknikari bati zuzendutako kromatografo baten erabilera-eskulibururaino.

1. URRATSA

Bidali itzuli nahi dituzun dokumentu guztiak eta adierazi nahi dituzun hizkuntzak, plataforma eta formatua.

2. URRATSA

24 ordutan bidaliko dizugu aurrekontua eta lana entregatzeko data.

3. URRATSA

Ez dago hirugarren urratsik. Gainerakoaz gu arduratzen gara.