Adaptak askotariko hizkuntzak menderatzen dituzten profesional talde bat du, ingeniariz, hizkuntzalariz, garatzailez eta diseinatzaile grafikoz osatutakoa, eta zure zerbitzura jartzen du, zure negoziorako konponbiderik egokiena eskaintzeko.
Arlo industrialean dugun esperientziari esker, askotariko proiektuak egin ditzakegu; besteak beste, automata programagarri bat kontrolatzeko programaren jarraibideekin batera datozen iruzkinak itzultzea (automataren fabrikatzaileak garatutako editore bera erabiliz), edo automatizazio-sistemen integratzaileek garatutako softwarea (interfazea, sareko laguntza, baliabideen fitxategiak, inprimatutako eskuliburuak) itzultzea eta nazioartekotzea, baita kudeaketa software bat lokalizatzea ere.